XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nagusia konturatu zen norbaitek jaten zituela haren soroko marrubiak.

Eta gau batez sorora joan zen eskupeta hartuta, marrubiak nork lapurtzen zituen ikustera.

Martzelino eskaleak ikusi zuen nola zetorren eta esan zion txorimaloaren barrendik: - Aizu, gizon! Ba al dakizu nork jaten dituen zure marrubiak? Ilargiko sorgin batek.

Bai, bai. Gauero etortzen da hona zure soroko marrubirik onenak jatera.

Soro haren nagusia beldurtu egin zen txorimaloa hizketan ikustean eta sorgin-kontuak entzutean.

Bere etxera aldegin zuen korrika.

Eta Martzelinok lasai barre egin zuen txorimaloaren barrutik.